jueves, 28 de mayo de 2009

Azken klasea

2008-2009 kurtso honetan literatura garaikideko ikasgaia aukeratu nuen.
Lehenengo egunean klasera heldu, eseri eta oraindik gogoratzen dut zein izan zen Fernandok botatako galdera: “Zer da Literatura?”
Eta nire erantzuna idatzitako papera oraindik gordeta daukadanez, zer erantzun nuen esan al dut: “Literatura idatzitako artea da. Nahiz eta gaur egun edozein gauzari artea deitu, nire ustez gauzak artea izango dira zure barnean zerbait eragiten badute, eta Literatura nire kasuan, artea dela deritzot.”
Ez dakit erantzun egokia den ala ez, baina pentsatzen nuena zen, eta oraindik ez dut iritziz aldatu.
Kurtso osoan zehar zenbait idazle famatu eta ez hain ezagunak irakurri behar izan ditugu, baina izenak ez daukate garrantzirik, baizik eta haiekin zerbait ikasi dugun ala ez.
Niri euskarazko literatura inoiz ez gustatu, baina orain zertxobait gehiago ikasi dut, eta esan beharra daukat, ez dagoela hain txarto. Ikasi dut Euskal Herria hain txikia izanik ere, xarma handiko literatura ere badaukala.
Azterketak egin ditugu ere bai, nahiz eta inori ez gustatu. Eta ados nago literaturaz gozatzen ikasteko ez dela liburuak irakurtzera behartu behar, baina mundu honetan, zure ikasleak zertxobait ikastea nahi baldin baduzu, bakarrik azterketekin egingo dute, nahiz eta gero alfer alferrik, dena ahaztuko duten. Horregatik, niri azterketak egitearena ez gustatu, hala ere, beharrezkoak direla aitortu beharra daukat.
Zeren eta gaur egun, fisiko bat erakargarria den ala ez horrelakoxea izango da pertsona, notek berdin berdina adierazten dutela pentsatzen dugu. Nahiz eta guztiz okertuta egon.
Eta puntu honetaraino heldu nahi nuen nik, begiak estaltzen dizkigun zapi hori, bakarrik Literaturarekin erantzi ahal izango dugulako.
Eta hori izan da kurtso honetan ikasi izan duguna Literatura Garaikideko klase hauetan.
Nire ustez.
Eskerrik asko.

jueves, 26 de marzo de 2009

SeX-40

Zigarroari kalada luze pare bat eman,
irribarre egin eta,
ero baten moduan,
arineketan hasi da
jirasol soro amaigabean barrena.
Zeru ezin zabalago honen urdina
eta milaka lore potoloren horia.
Nahasketa ederra, benetan,
are ederrago
Uxue, arineketan jirasolen artetik,
prakak zelan eranzten dituen ikustean,
eta nikia,
ditizorroa eta kuleroak...
eta kanposantu ondoko belardian,
erreka babesten duten makalen alboan,
etzan egin da,
hamaika mila mitxoletak inguratuta.
Izerditan nator,
eguzkiak gogotik jotzen du, aizue,

baina, hala ere,
xarma zoragarria dauka

bere azal gazi-gozoa miazkatzeak,
etengabe miazk...

Eguzkia itzali,
zerua erabat ilundu
eta itzarri egin naiz,
kagoendios!
itzarri egin naiz.

Paddy Rekalde, 2000


----------------------------------------\^^/----------------------------------------
Izugarri gustatzen zait Paddy-k idatzitako poema hau.
Amets oso polit bat edukitzen duzunean eta esnatzen zarenean, sentsazio hori geratzen zaizu gorputzean sartuta, oso garrantzitsua den zerbait galdu duzunaren sentsazioa hain zuzen.
Berreskuratuko duzula edo ez, ez dakizu, eta izatearen inguruko duda hori burmuinean hegan egiten egoten da gau osoan zehar. Itzartzen zarenetik, berriro lo seko geratzen zarenera arte.
Hurrengo goizean igual ez duzu ametsa gogoratzen, edo igual bai, baina berdin-berdina ez dela izango jakin badakizu, eta pena ematen dizu.
Esan baitute, gure ametsak, kontziente gaudeneko dudak eta beldur barrenenak direla, gure bizitzaren obsesioak, eta gero lotan inkontzienteki film-eran koloreekin eta batzutan soinuekin ere, izaten ditugunak dira.
Beti galdetu izan dut, zer dela eta amets egiten dugu sexuarekin.
Eta konkretuki, zergatik agertzen da inkognita hori poema honetan.
Sexua gure bizitza zuzentzen duen biderik garrantzitsuenetariko bat da, batez ere heldutasunera habiatzen garen adin honetan, baina bizitza osoan ere.
Sexua amodioa da, pasioa, zoramena, askatasuna eta mina. Gauzarik politena, zikinena eta anormalena da (ondo pentsatu esaldi hau! Ez gaizki ulertu.) Guztiok ez dugu sexua era berdinean bizitzen, eta horrek egiten gaitu ezberdinak.
Baina oraindik ez dut asmatu zer dela eta agertzen da sexua poema honetan.
Ea zuek ulertzen duzuen!!!!


Nerea U.

domingo, 8 de marzo de 2009

Emakume Langilearen Eguna

Gaur emakume langilearen eguna denez (Martxoak 8), azalduko dut zer dela eta egun honen esanahia:
Ba al dakizue zergatik “ospatzen” den egun garrantzitsu hau?
Kontatzen denez, 1908. urtean New York-en emakume langile talde batek Cotton Textile Factory fabrikan lan egiten zuena, haien eskubideak babes dezaten, lan orduak murriztu eta soldata altuagoak eskatzeko, graba egin zuten, fabrika horren barruan giltzapetuz, eta fabrika horren nagusia, sua emanez, barruan zeuden 129 emakume hil zituen.
Hori dela eta urte bat beranduago, 1909.urtean, Martxoaren 8an emakumearen eguna “ospatzen” hasi zen Amerikako Estatu Batuetan.
Baina egun hau, ez da emakume horientzako “tributua” edo eskaintzeko, baizik eta emakume horiei esker, emakume guztiek merezi duten berdintasuna lor dezaten.
Eta gaur nik hemendik berdintasun horrengatik borrokatu behar dugula esaten dut.

Euren istorioak kontatu, euren ametsak ezagutu eta euren garaipenak oparitu, mendetako borrokaz kutsatu. Emakume horretako bakoitzagatik, gaur nire sexua duintzen dut eta neure ahotsa eta abestia altxatzen…
Emakume bezala bizi naiz, amets egiten dut,
emakume bezala borrokatzen eta sentitzen dut, eta ez ditut ahazten, eskubideak lortzeko, nire mundua aldatu duten iraultzek egin dituzten bideak.
Horregatik ez naiz isiltzen, eraiki dezagun guztiontzako mundua, mundu baketsua, berdintasunezko mundua.
Emakume bakoitzarentzako, historiaren aztarna, botoa emateko eskubidea, lanean berdintasunaz gozatzeko eskubidea, hitza izateko eskubidea.

Baina asko geratzen zaigu lortzeko, emakumearen duintasunaren aldeko borroka geratzen zaigu, indarkeriaren aurkakoa, emakumea tresnatzat hartzearen aurkakoa, gezurrezko berdintasunarena, soldata desberdinen aurkako borroka.
Bideak egiteko dauzkagu…
Emakume, ama, borrokalari, bihurri, emozional, afektibo, hezitzaile, sentsual, bakezale izateaz harro nago eta egongo naiz. Zorigaiztoaren aurrean taupadak egiteari utz egiten ez duen bihotza sentitzeaz harro nago.
Harro, zutik jarraitzen dugu, bizitzaren aurrean… bidean jarraitzen dugu…
Emakumezko guztiok berdinak izango garen, eskubidezko munduaren mundu zuzenaren, zure konpromisoaz gauzatuko den munduaren alde lan egingo dugu!!!!!!

domingo, 1 de febrero de 2009

Eta orain ipuintxo batzuk hasteko:

Baleen hizkuntza.

Behin batean
Ume bat jaio zen,
ile urdina eta berdea zuena.
Handitu eta
itsasgizona egin zen.
Ez zituen itsasontziak behar,
Erraldoian
barruan sartzen zen
eta igerian urrunduz zihoan.
Mundu osoan
mila aldiz egon zen
hizkuntza guztiak menperatuz,
bat bakarrik gelditzen zitzaion,
Baleen hizkuntza hain zuzen ere.
Gau batean
baleari joan
eta hizketan hasi zitzaion,
Baleak
ez zionez ulertzen
ahoa ireki eta jan zuen.

Istorio arraro bat.

Egun batean jakingo dute nork maneiatzen zuen ispilua. Egun batean, baina ez da gaur izango.
- Istorio arraroren bat kontatuko al didazu?
- Ez dakit istorio arrarorik…
- Orduan jan egingo zaitut.
- Ez! Ez…Arraroak ez, baina istorio txiki-polit bat badakit.
- Ea ba, has zaitez.
- Bazen behin Errege bat ile luze beltza zuena.

“Begi handiak eta berdeak zituen eta larru azala zuri lainotsua. Minos zuen izena. Gazte lirain eta azkarra zen. Eta ni harekin maitemindu nintzen.
Egunak eman nituen hari begira, haren hitz egiteko era entzute, ukitzen zituen gauzak usaintzen…Gauza paranoiko bat bihurtu arte. Erabat obsesionatuta nengoen eta berarekin egoteko plan bat osatzen hasi nintzen.
Nola edo hala erakarri behar nuen, baina ez nuen nire aukera inondik inora ikusten.
Egun batean itsasora sartu zen, igeri egiteko. Nik handik nengoela, haren burura itsatsi nintzen, begi berde haiek guztiz estaltzen, aho gorria harrapatuz. Ur azpira eraman nuen, nire erreinura, harekin betiko bizitzeko. Baina Minos gizaki bat zen eta haren birikak ezin zuten itsasoaren presioa jasan. Hil egin zen.
Nire buruaz beste egiten saiatu nuen, baina itsaso-emakumeok ezin gara hil eta olagarro baten antza hartu nuen eskarmentu bezala.
Eta orain arrantzale baten sarean jauzi naiz, bizitzaren tranpa hutsean.”
- Ez dago gaiki, baina ez nauzu hunkitu.
- Baina ez al duzu ulertzen? Ez naiz olagarro sinple bat. Ni sirena bat nintzen!
- Berdin zait. Orain zu olagarro bat zara, eta ni gose naiz.

Euskaldunen gauzarik maite maiteena.

Ez dakit Euskaldunen gauzarik maite
maiteena zein den.
Eta ez zaidala bat ere inporta
esaten ausartzen banaiz? Zer gertatu?
Zer da ba Euskara, eta Euskaldun bat?
Pertsonak, hizkuntzak, gauzak besterik ez dira.
Zergatik konparatu pertsonak hitz egiten
duten hizkuntzarekin?
Gizakiak beti gizakiak izango dira.
Antzina tximinotik, etorkizunera.
Munstroetan bihurtu direnak.
Azken hauek ere Euskaldunak ere
izan ahal dira?
Kaixo munstro, ongi etorri!
Zergatik konparatu pertsonak hitz egiten
duten hizkuntzarekin?
Nik esango dizuet. Erantzun, abestu.
Beldurra dutelako. “Ama-hizkuntza” ez badakite,
Zein bere ama izan?
Umezurtzak sentitu. Eta zer umezurtzak bagara?
Ama berria aurkituko dugu.
Ez dago ama bakarra.
Batzuetan amak hil, edo gaituzte maite.
Baina ez tristatu. Gu geuk geratzen gara.
Munstro eternoak. Kaixo!
Ez dakit Euskaldunen gauzarik maite
maiteena zein den.
Euskara izan behar.

sábado, 31 de enero de 2009

Gernika

Gaur Gernikan gertatutako bonbardaketari buruz hitz egingo dugu.
Bertan gertatutako sarraskiei buruz, hil ziren pertsonei trubutoa eginez.






Eguneroko maitea:
Gaur 1937ko astelehena da, azoka eguna Gernikan.
Nire ama eta biok tortilla patata egiteko merkatura joan gara, goiz altxatuz eta aita eta neba esnatu gabe.
Gaur nire urtebetetzea da. 11 urte bete ditut. Oso pozik nago.
Arratsaldean Aitona eta amona etorriko dira eta haientzako janaria prestatzeko goaz orain ama eta biok merkatura.
Ama lagun batzuekin topatu da. Soineko politak zeramatzaten andreek eta praka garbiak gizonek. Handia izan nahi nuke horrelako soineko koloretsuak eraman ahal izateko. Loredunak, gorriak, berdeak, urdinak edo horiak.
Bat batean euritan hasi da, apirila da eta. Eta amak korrika agur esanez denda batera sartu gara biok.
Fruta-denden usaina gustatzen zait, ama lurraren usaina delako. Garbia, freskoa, eta hezea.
Salmahaiaren beste aldean dendaria Roberto dago. Tipo bitxia da Roberto, bere ilea azalorea iruditzen delako. Baina haren azala ez da hain berdea, oso zurbila baizik.
Patatak erosi ditugu, agur agur esan eta joan gara.
Euritakoak etxean gelditu dira eta ama eta biok ilea busti ez gaitezen, plastikozko poltsa bana jarri dugu buruan. Barregarriak gaude.
Etxera bueltatzen gaudela ama gerratearen arazoa azaltzen ari dit. Espainia gerra zibilean dagoela eta horrek bi bando sortu direla esan nahi duela: Errepublikazaleak eta Frankistak.
Gu geuk noren alde gauden galdetu diodanean, isilik geratu da ama.
Nire etxe ondoan dagoen arbola ikusterakoan, jada gutxiago falta zela Aitona-amona etortzeko jakinarazi dit.
Aritza bat da, oso handia eta polita. Uda heltzen denean, haren itzalaren azpian gordetzen gara nire ikastolako neska batzuk eta nik. Zeru urdina haren adarren artean ikusten dugun bitartean edo hodeiei begira geldituz.
Etxean sartu gara ama eta biok. Aita eta neba esnatu dira jada. Gosaltzen daude.
Gu biok tortilla egiten hasi gara. Lehenengo patatak zurituz, gero arrautzak astintzen.
Eta honetan geundela, soinu bitxia entzun dut; intsektu batek lurrera eroriko zelaren antzekoa zen, “fiuuu” eta gero isiltasuna. Baina isiltasuna arraroa. Ez zen gela batean isiltasuna dagoen modukoa. Ez horixe.
Bat-batean eztanda erraldoi bat sumatu dugu kanpoan. Etxearen aurrealdera joan gara laurok, eta hortxe lurrean hilda aitona-amona aurkitu ditugu, bonba batek hil ditu.

Orduan amak esan du “gerra hasi da”.
Eta nik negar egiteko nahia sentitu dut.
------------------------------------------------------------------------------

Eta orain testu batzuei buruz hitz egingo dugu, hauek Gernikaren gertaerari buruz hitz egiten dute perspektiba ezberdinetatik:



Gernika:(Telesforo Monzon, Gudariek egiñak. Olerkietan, 1945)

Irakurketa soziala da. Errealitate sozio-historiakoari dagozkion erreferenteak eta irakurketak.

Itsastxorien bindikapena:(Omar Nabarro, Itsastxorien Bindakapena, 1985)

Irakurketa antropologiakoa da. Gisa-espeziearen ezaugarriei dagozkion erreferenteak eta irakurketak.

Ez zaitez Gernikara joan:(Lauaxeta)

Irakurketa pertsonala da. Pertsona konkretu eta zehatz bati dagozkion erreferenteak eta irakurketak.

Zumetaren Gernika:(Ixiar Rozas, Patio bat bi itsasoen artean, 2001)

Irakurketa metaliterarioa da. Errealitate literarioari (literatur munduari) dagozkion erreferenteak eta irakurketak.

Poesia Auschwitz eta Gernikan:(Ignazio Aiestaran, Munstro abertzalea, 2003)

Irakurketa metaliterarioa da. Errealitate literarioari (literatur munduari) dagozkion erreferenteak eta irakurketak.

Luisa Villata Lorando:(Luisa Villata <1957-2004> poeta galegoa zen. Itxaro Bordak asko estimatzen zuen poeta galego honen lana, eta Maiatz aldizkarian hainbatetan euskaratu ditu bere poema zenbait. Luisa Villata 2004ko martxoaren 7an hil zen, Madrileko martxoaren 11ko atentatu sonatua baino egun batzuk lehenago).

Irakurketa soziala da. Errealitate sozio-historiakoari dagozkion erreferenteak eta irakurketak.



jueves, 22 de enero de 2009

Web-orrialde batzuk

www.basqueliterature.com
Ingelesean, Gaztelanian, Euskeran eta Frantzesean aurkitu ahal den Web-orrialde interesgarri bat Euskal literaturaren alde hitz egiten duena.
Literatura" izendatu dugun atal honetan euskal literaturari buruzko argibide orokorrak aurkituko dituzu, dela euskal liburuaren merkatuari buruzko xehetasunak, dela gure literaturaren historiari buruzko ohar eta argibideak, edo dela euskarara/euskaratik itzulitako literaturari buruzkoak ere. Guztietan aurkituko dituzu euskal egile nahiz lanei buruzko argibideak, edo gure literaturaren bilakaera baldintzatu duten gertakari sozio historikoei buruzko hausnarketak.


www.idazleak.org
Ingelesean eta Euskeran idatzita dagoen Web-orrialde oso konpletoa da.
Euskal Idazleen Elkartea (EIE) 1982an sortutako irabazi asmorik gabeko elkartea da, euskal idazleen eskubide moral eta profesionalak defendatzeko asmoz egituratua.

Gaur egun, 325etik gora bazkide ditu eta bere xedea honako hau da:
Euskal idazleen eskubide profesional eta moralak defendatzea
Euskalgintzaren eragile aktiboa eta eraginkorra izatea
Euskal literatura zabaltzea Euskal Herri osoan zein atzerrian
Idazleen lanaren proiekzio soziala bideratzea


www.galtzagorri.org
Soilik Euskeran idatzitako Web-orrialdea da.
Galtzagorri Elkartea 1990ean sortu zen. Bi helburu nagusi dituela esan genezake: haur eta gazteen irakurzaletasuna bultzatzea eta euskarazko haur eta gazte literatura sustatu eta ezagutaraztea. Elkartean, hortaz, literaturgintza mota horrekin harremana duen edonork har dezake parte: idazle eta ilustratzaileek, ipuin kontalariek, irakasleek, bibliotekariek, itzultzaileek, liburu saltzaileek,... haur eta gazte literaturzale den edonork.


Fernando Morillo: www.fernandomorillo.eu
“Azpeitiarra naiz, 1974an jaioa. Irakurzale amorratua izan naiz txikitatik. Batik bat zientzia, fantasia eta zientzia fikzioa irensten nituen arren, egia esan, orojale samar ibiltzea gustatu zait beti.
Oso gogokoa dut:
Lagunen batekin gelditu, kafetxo bat hartu, eta, patxadaz eta umorez, existitzen diren gai interesgarri guztiei buruz hitz egitea (txiste errezenetatik hasi eta txiste konplexuenetaraino).
Beste lagunen batekin gelditzea eta aurreko gauza bera.
Beste lagunen batekin gelditzea… eta abar.
Irakurri. Irakurri. Irakurri. Saiakerak, nobelak, ipuinak, poesiak, komikiak, gidoiak. Irakurri, irakurri, irakurri. Egoerak, begiradak, solasaldiak, ametsak eta sekretuak. Irakurri” horrela definitzen Fernandok bere burua behintzat eta nor naiz ni bere hitzak aldatzeko? Sartu eta gozatu Web-orrialde hau!



Bernardo Atxaga: www.atxaga.org/blog
Ingelesean, Gastelanian eta Euskaran idatzitako Web-orrialdea.


Web-nobelak:
Koldo Izagirreren Web-nobela: www.susa-literatura.com
Euskal liburu guztiak aurkitzeko Web-orria Euskaran idatzitakoa, oso interesgarria.

miércoles, 7 de enero de 2009

Mikel Laboarentzako Tributua
Gaurkoa egun xelebrea izan da: ia denetik pasa zait!
Ikastolan azterketak etengabeak dira, bat amaitu eta hurrengo egunean besta bat, hori dela eta arratsalde osoa ikasten eta etxerako lanak egiten jardun naiz.
Horrelakoetan, etxera iritsi eta musika entzuten aritzen naiz, arima eta burua deskantsatzeko asmoarekin. Baina gaur abesti konkretu bat entzuten aritu naiz; ez behin, ez bi aldiz. Gehiagotan. Ia-ia aspertu arte.
Mikel Laboaren Lili bat entzun dut. Ez behin. Ez bi aldiz. Gehiagotan. Ia-ia aspertu arte.
Ez dakit zer duen abesti honek, baina zenbat eta gehiago entzun, orduan eta gehiago gustatzen zaidala. Behin eta berriz Laboak errepikatzen dituen hitz lazgarriak ote? Mikelen ahots ferekatzailea? Ez dakit, baina izugarri gustatzen zait.
Sosegua, barea, patxada…berreskuratzeko bidean jartzen nau.
Entzun behin. Bi aldiz. Gehiagotan. Ia-ia aspertu arte. Eta imajinatu lilia ez dela lili bat, lilia zu zeu zarela…
Bizitzak bera zurekin egiten duen gauza berdina egiten duela sentitzen duzulako.
Bizitzak, egunak igaro ahala zura arnasaldiak kentzen dizkizulako, zahartzen joaten zara. Hau da, liliaren hostoak kenduz eta airera bota. Era aire bolada baten barruan hegan joaten dira, bizitako sentsazio eta momentu eder guzti horiek bezala. Zure burmuinean gordeta geratzen diren berdinak. Lilia bera lurzoruan itsatsita geratzen den bezala.
Lilia zu zuek zara, edo zure oroitzapenak.
Lehenengo amodio horren fereka, muxua. Zeru urdin horren eguzki izpien borroka zure aurpegiaren kontra. Neguaren hotsa, begiak negar egiten duena.
Amaren besarkada. Aitaren aprobazioa. Anai-arreben arteko borrokaldiak, haiek bakarrik ulertzen dituztenak.
Bakarrik sentitu zinen egun hori, edo munduko pertsonarik zoriontsuena izan zinenean.
Momentu guzti horiek, haize bolada batean joago dira baina ez dira galduko, zuk gordetzen dituzulako, zure burmuinean, zure bihotzean.
Eta hain da polita abesti hau, hori guztia oroitarazten dizulako. Momentu bakar batean.
Horregatik, entzun behin. Bi aldiz. Gehiagotan. Ia-ia aspertu arte.la lili bat, lilia zu zeu zarela…

Abestia
Lili bat hartu
eta hostoz hosto erantzi
Eta harek zu ere amets
eta harek zu ere erantzi
Eta hostoz hosto hartu lili bat
eta hostoz hosto hartu lili bat
Eta harek zu ere amets
eta harek zu ere erantzi