jueves, 28 de mayo de 2009

Azken klasea

2008-2009 kurtso honetan literatura garaikideko ikasgaia aukeratu nuen.
Lehenengo egunean klasera heldu, eseri eta oraindik gogoratzen dut zein izan zen Fernandok botatako galdera: “Zer da Literatura?”
Eta nire erantzuna idatzitako papera oraindik gordeta daukadanez, zer erantzun nuen esan al dut: “Literatura idatzitako artea da. Nahiz eta gaur egun edozein gauzari artea deitu, nire ustez gauzak artea izango dira zure barnean zerbait eragiten badute, eta Literatura nire kasuan, artea dela deritzot.”
Ez dakit erantzun egokia den ala ez, baina pentsatzen nuena zen, eta oraindik ez dut iritziz aldatu.
Kurtso osoan zehar zenbait idazle famatu eta ez hain ezagunak irakurri behar izan ditugu, baina izenak ez daukate garrantzirik, baizik eta haiekin zerbait ikasi dugun ala ez.
Niri euskarazko literatura inoiz ez gustatu, baina orain zertxobait gehiago ikasi dut, eta esan beharra daukat, ez dagoela hain txarto. Ikasi dut Euskal Herria hain txikia izanik ere, xarma handiko literatura ere badaukala.
Azterketak egin ditugu ere bai, nahiz eta inori ez gustatu. Eta ados nago literaturaz gozatzen ikasteko ez dela liburuak irakurtzera behartu behar, baina mundu honetan, zure ikasleak zertxobait ikastea nahi baldin baduzu, bakarrik azterketekin egingo dute, nahiz eta gero alfer alferrik, dena ahaztuko duten. Horregatik, niri azterketak egitearena ez gustatu, hala ere, beharrezkoak direla aitortu beharra daukat.
Zeren eta gaur egun, fisiko bat erakargarria den ala ez horrelakoxea izango da pertsona, notek berdin berdina adierazten dutela pentsatzen dugu. Nahiz eta guztiz okertuta egon.
Eta puntu honetaraino heldu nahi nuen nik, begiak estaltzen dizkigun zapi hori, bakarrik Literaturarekin erantzi ahal izango dugulako.
Eta hori izan da kurtso honetan ikasi izan duguna Literatura Garaikideko klase hauetan.
Nire ustez.
Eskerrik asko.

1 comentario:

  1. Supongo que todo esto ha ocurrido en la uni, y me alegro que te sirva para pensar (y ya de paso escribir)

    Y no, no he aprendido euskera pero me he armado de un traductor y paciendia para enterarme de que pasa por tu cabezita :)

    muaaaaa!

    ResponderEliminar