jueves, 26 de marzo de 2009

SeX-40

Zigarroari kalada luze pare bat eman,
irribarre egin eta,
ero baten moduan,
arineketan hasi da
jirasol soro amaigabean barrena.
Zeru ezin zabalago honen urdina
eta milaka lore potoloren horia.
Nahasketa ederra, benetan,
are ederrago
Uxue, arineketan jirasolen artetik,
prakak zelan eranzten dituen ikustean,
eta nikia,
ditizorroa eta kuleroak...
eta kanposantu ondoko belardian,
erreka babesten duten makalen alboan,
etzan egin da,
hamaika mila mitxoletak inguratuta.
Izerditan nator,
eguzkiak gogotik jotzen du, aizue,

baina, hala ere,
xarma zoragarria dauka

bere azal gazi-gozoa miazkatzeak,
etengabe miazk...

Eguzkia itzali,
zerua erabat ilundu
eta itzarri egin naiz,
kagoendios!
itzarri egin naiz.

Paddy Rekalde, 2000


----------------------------------------\^^/----------------------------------------
Izugarri gustatzen zait Paddy-k idatzitako poema hau.
Amets oso polit bat edukitzen duzunean eta esnatzen zarenean, sentsazio hori geratzen zaizu gorputzean sartuta, oso garrantzitsua den zerbait galdu duzunaren sentsazioa hain zuzen.
Berreskuratuko duzula edo ez, ez dakizu, eta izatearen inguruko duda hori burmuinean hegan egiten egoten da gau osoan zehar. Itzartzen zarenetik, berriro lo seko geratzen zarenera arte.
Hurrengo goizean igual ez duzu ametsa gogoratzen, edo igual bai, baina berdin-berdina ez dela izango jakin badakizu, eta pena ematen dizu.
Esan baitute, gure ametsak, kontziente gaudeneko dudak eta beldur barrenenak direla, gure bizitzaren obsesioak, eta gero lotan inkontzienteki film-eran koloreekin eta batzutan soinuekin ere, izaten ditugunak dira.
Beti galdetu izan dut, zer dela eta amets egiten dugu sexuarekin.
Eta konkretuki, zergatik agertzen da inkognita hori poema honetan.
Sexua gure bizitza zuzentzen duen biderik garrantzitsuenetariko bat da, batez ere heldutasunera habiatzen garen adin honetan, baina bizitza osoan ere.
Sexua amodioa da, pasioa, zoramena, askatasuna eta mina. Gauzarik politena, zikinena eta anormalena da (ondo pentsatu esaldi hau! Ez gaizki ulertu.) Guztiok ez dugu sexua era berdinean bizitzen, eta horrek egiten gaitu ezberdinak.
Baina oraindik ez dut asmatu zer dela eta agertzen da sexua poema honetan.
Ea zuek ulertzen duzuen!!!!


Nerea U.

No hay comentarios:

Publicar un comentario