domingo, 1 de febrero de 2009

Eta orain ipuintxo batzuk hasteko:

Baleen hizkuntza.

Behin batean
Ume bat jaio zen,
ile urdina eta berdea zuena.
Handitu eta
itsasgizona egin zen.
Ez zituen itsasontziak behar,
Erraldoian
barruan sartzen zen
eta igerian urrunduz zihoan.
Mundu osoan
mila aldiz egon zen
hizkuntza guztiak menperatuz,
bat bakarrik gelditzen zitzaion,
Baleen hizkuntza hain zuzen ere.
Gau batean
baleari joan
eta hizketan hasi zitzaion,
Baleak
ez zionez ulertzen
ahoa ireki eta jan zuen.

Istorio arraro bat.

Egun batean jakingo dute nork maneiatzen zuen ispilua. Egun batean, baina ez da gaur izango.
- Istorio arraroren bat kontatuko al didazu?
- Ez dakit istorio arrarorik…
- Orduan jan egingo zaitut.
- Ez! Ez…Arraroak ez, baina istorio txiki-polit bat badakit.
- Ea ba, has zaitez.
- Bazen behin Errege bat ile luze beltza zuena.

“Begi handiak eta berdeak zituen eta larru azala zuri lainotsua. Minos zuen izena. Gazte lirain eta azkarra zen. Eta ni harekin maitemindu nintzen.
Egunak eman nituen hari begira, haren hitz egiteko era entzute, ukitzen zituen gauzak usaintzen…Gauza paranoiko bat bihurtu arte. Erabat obsesionatuta nengoen eta berarekin egoteko plan bat osatzen hasi nintzen.
Nola edo hala erakarri behar nuen, baina ez nuen nire aukera inondik inora ikusten.
Egun batean itsasora sartu zen, igeri egiteko. Nik handik nengoela, haren burura itsatsi nintzen, begi berde haiek guztiz estaltzen, aho gorria harrapatuz. Ur azpira eraman nuen, nire erreinura, harekin betiko bizitzeko. Baina Minos gizaki bat zen eta haren birikak ezin zuten itsasoaren presioa jasan. Hil egin zen.
Nire buruaz beste egiten saiatu nuen, baina itsaso-emakumeok ezin gara hil eta olagarro baten antza hartu nuen eskarmentu bezala.
Eta orain arrantzale baten sarean jauzi naiz, bizitzaren tranpa hutsean.”
- Ez dago gaiki, baina ez nauzu hunkitu.
- Baina ez al duzu ulertzen? Ez naiz olagarro sinple bat. Ni sirena bat nintzen!
- Berdin zait. Orain zu olagarro bat zara, eta ni gose naiz.

Euskaldunen gauzarik maite maiteena.

Ez dakit Euskaldunen gauzarik maite
maiteena zein den.
Eta ez zaidala bat ere inporta
esaten ausartzen banaiz? Zer gertatu?
Zer da ba Euskara, eta Euskaldun bat?
Pertsonak, hizkuntzak, gauzak besterik ez dira.
Zergatik konparatu pertsonak hitz egiten
duten hizkuntzarekin?
Gizakiak beti gizakiak izango dira.
Antzina tximinotik, etorkizunera.
Munstroetan bihurtu direnak.
Azken hauek ere Euskaldunak ere
izan ahal dira?
Kaixo munstro, ongi etorri!
Zergatik konparatu pertsonak hitz egiten
duten hizkuntzarekin?
Nik esango dizuet. Erantzun, abestu.
Beldurra dutelako. “Ama-hizkuntza” ez badakite,
Zein bere ama izan?
Umezurtzak sentitu. Eta zer umezurtzak bagara?
Ama berria aurkituko dugu.
Ez dago ama bakarra.
Batzuetan amak hil, edo gaituzte maite.
Baina ez tristatu. Gu geuk geratzen gara.
Munstro eternoak. Kaixo!
Ez dakit Euskaldunen gauzarik maite
maiteena zein den.
Euskara izan behar.